XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SAI HEGALARIA

Putre girabirans

Bere hegal beltzen luzeerari esker oso hegalari trebea da.

Are gehiago, berak esan ohi duen bezala, haizeak erakarri egiten du.

Aldeko eta kontrako haizeez gozatzen daki.

Estualdian bazaudete, zuen etsai izango da.

Ahulekin gaiztotu egiten da, madarikatzen eta mespretxatzen ditu.

Indartsuak bazarete, ostera, edota uraren gaineko aparretan bizi bazarete, saia berehala zuenganatuko da hegan, umil eta ezti, zuek lausengatu eta zuritzeko, beti beti zuek bezala pentsatu duela esateko.

Agintea duenaren segizioa igaro denean, beti ikusiko dituzue sai-luma batzu lurrean.

Baina, adi: nagusia aldatu, eta han non egongo den saia beste segizioan hegaka.

Saiek taldetan egin ohi dute hegan, eta haien kolorerik gustokoena dolu-beltza da.

Bitxilandiako esaera batek halaxe dio: Hobe da ondoan lagun arlotea, esmokinez jantzitako ehun sai baino.

Bitxiak dira benetan Bitxilandian, alajaina!